«PORNO vs AFRODITA (edo I ♥#gorkaurbizu)”

Martxoak 27 –  ERRENTERIAN
«PORNO vs AFRODITA (edo I ♥#gorkaurbizu)” Benetan Be Teatroaren bigarren ikuskizuna ekartzen dizuegu. Ikusle gazte eta ez horren gazte, heldu eta oraindik heltzear daudenentzat sortu dugu. Hainbat zalantza, grina, ezintasun aseezintasun eta beste horrenbeste ergelkeri sexual eta afektiboez elkarrekin barre egiteko. Dena zuzeneko musikaz blai.

   Soinu-proba. Azken kontzertua Gaztetxean. Gaztetxea ixtera doa. Gazteak heldu zaizkigu eta ez dago inor lekukoa hartzeko prest. Taldearen azken kontzertua ere bada. Seme-alabek, lanek, nekeak, gain hartu dute. Soinu-proba aurrera doan heinean, taldekideen eta euren inguruko ume eta gazteen bultzada, galdera eta pasioen argazki musikala, zuzeneko bideoklipa, izango dugu zentzuen aurrean. Betiere, Porno eta Afrodita jainko-jainkosa basatien begirada apetatsupean.

   Sei gizabanako hilkor, bizitzarekin ahal duten moduan moldatzen, bi heroi super cool, eta bi jainko-jainkosa ahalguztidun gizaki gaixoek debekatuta duten guztiaz gozatzen. Izango da antzerkia, izango da musika, izango da barre-algara, mina, pasioa, haragia, odola. Izango da rock and rolla.

   ZUBI deialdiaren bultzadarekin “Inondik Inora” proiektu kuttuna aurrera ateratzako sortu zen ekimena da BenetanBe. «PORNO vs AFRODITA (edo I ♥#gorkaurbizu)” , gure bigarren ikuskizunerako, 2019ko Eusko Jaurlaritzaren Antzerki Testuak deialdiaren dirulaguntza jaso genuen. 2020an, Eusko Jaurlaritza eta Euskal Herriko Antzokien Sareako Hitzartutako Zirkuiturako eta Ekoizpenerako dirulaguntza jaso dugu eta Bilboko Artistentzako Erresidentziak deialdiko bultzada jaso ere.